...y quienes fueron vistas bailando fueron tomadas por locas por quienes no podían escuchar la música

ZOOM!

presentación de Berdinsarea, información únicamente en euskara:

Ze gai landuko dugu aurtengo kanpainan?
2007an gazteekin hasitako lana berrartzea erabaki dugu, arrazoi hauengatik:

1. Orain dela gutxi egindako azterketen arabera, gai honetan egoera nahiko negatiboa da. Gertakari, aurreiritzi eta portaeren tasa nahiko altua da eta bikote harremanetan ez da arriskua identifikatzen.
2. Gazteekin lan eginez, etorkizuneko arazoei aurrea hartzen zaie.
3. Baliabideak errealitatera egokitzen jakin behar dugu.
4. Berdinsarean gai hau jorratzen ari gara. Horretarako, udaletarako gida bat prestatzen ari gara, indarkerian oinarritutako ezkongai-harremanak saihesteko.
5. EUDELek eta Emakundek sektore horretan egin beharreko lana indartu nahi dute.

No hay comentarios: